Altsasu. Lete – Atondo – Otxobi – Oskia edo Bizkai ibilbidea eginen du Altsasuko Mendigoizaleak taldeak. 08:00etan, egoitzatik.
Irurtzun. Arakilgo mendi martxa: Irurtzun, Izurdiaga, Errotz, Urritzola, Ekai, Zuhatzu, Satrustegi eta Ihabar. 09:00etan, plazatik.
Etxarri Aranatz. Etxarriko altxorrak ezagutuz: Trikuharri berria, arrobia, txondorra, errotaria. Sakanako Mintzalagunak taldeak antolatuta. 09:30ean, kanpineko goiko aparkalekuan.
Olazti. Tor eta Txoborro magoak: Aztikeriak ikuskizuna. 17:00etan, kultur etxean.
Altsasu. Euskal preso eta iheslariak Euskal Herrira elkarretaratzea. 20:00etan, plazan.
Altsasu. Gozamenez programak 20 urte: Altsasu BHI, Sakana LHI, Korazonistak eta Iñigo Aritza ikastolako DBH 3. mailako ikasleek egindako ‘Sexualitatea’ erakusketa. Azaroaren 28ra arte. 17:00etatik 21:00etara, Intxostiapunta gazte gunean.
Altsasu. Loizuko gizakia: espeleologia ezagutzen erakusketa. Azaroaren 12tik 28ra. Astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara, larunbatetan zuzenekoa baina ordu bat lehenago eta igandetan 18:30etik 19:30era. Iortia kultur gunearen erakusketa gelan.