Altsasu. Gazte agenda: Sexgunea. 17:30ean, Intxostiapunta gazte gunean.
Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako eta Irantzu Gonzalez dantza eskolako dantzariek emanaldia eginen dute apirilaren 29an, Iortia zabalgunean.
Oier Zuñigak 'Geuretik sortuak' ekimenean sortutako lanaren emanaldia izanen da bihar, ostirala, kultur etxean
Bakaiku. Etxarri Aranazko San Miguel irin fabrika liburuaren aurkezpena Juana Mari Jauregi Flores eta Victor Manuel Egia Astibiarekin. Liburuaren zati batean Bakaikuko errotan garai batean nola bizi ziren azaltzen da, eta jauntxo batekin izan zituzten arazoen ondorioz nola Anizetok Etxegorri erosi behar izan zuen. 19:00etan, udaletxeko goiko gelan.
Altsasu. La última película gaurkotasunezko filmaren emanaldia. 19:00etan, Iortia kultur guneko areto handian.
Altsasu. Azken ostirala: Preso eta iheslariak etxera elkarretaratzea. Sarek deituta. 19:30ean, udaletxearen parean.
Etxarri Aranatz. Azken ostirala: Preso eta iheslariak etxera elkarretaratzea. Sarek deituta. 20:00etan, plazan.
Olatzagutia. Rolihlahla ipuinaren ilustrazio erakusketa. Apirilaren 25etik maiatzaren 6ra. Astelehenetik ostiralera 16:00etatik 20:30era. liburutegian.
Aitziber Iragiren lehenengo erakusketa mustu dute Irurtzunen. Arte ederrak eta moda diseinua ikasi du, eta urteetan zehar sortutako lanekin osatu du 'Nomadak'. Itziar Matxainen argazkien bidez erakutsi ditu lanak. Maitza bukaerara arte egonen da ikusgai.