Altsasu. Pentsio duinen aldeko elkarretaratzea. 12:00etan, Zumalakarregi plazan.
Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako ikasleek emanaldia emanen dute maiatzaren 23an, astelehenean, Iortia kultur gunean.
Sindikatuaren irakaskuntza arloa Nafarroako zenbait herritan batzarrak eginen ditu, tartean Irurtzunen, maiatzaren 23an, astelehenean.
Aitziber Iragiren lehenengo erakusketa mustu dute Irurtzunen. Arte ederrak eta moda diseinua ikasi du, eta urteetan zehar sortutako lanekin osatu du 'Nomadak'. Itziar Matxainen argazkien bidez erakutsi ditu lanak. Maitza bukaerara arte egonen da ikusgai.
Itziar Nazabal Sormen Tailerreko ikasleek 2021-2022 ikasturtean egindako lanen erakusketa mustu dute Iortia kultur guneko erakusketa gelan. Maiatzaren 28ra arte egonen da ikusgai.