Maiatzaren 25ean, 18:00etatik 20:00etara, Irurtzungo kultur etxean bilera deitu du gobernuak.
Altsasuko euskarazko irakurle taldearen ikasturteko azken topaketa eginen du maiatzaren 25ean, asteazkenean. Erabili goldea hilen hezurren gainetik liburuaz ariko dira.
Maiatzaren 25ean, asteazkenean, Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako koralaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Osasun publikoaren aldeko mozioa eztabaidatuko dute Altsasuko Udaleko maiatzaren 25eko plenoan. Bitartean, elkarterretaratzean eginen dute udaletxearen aurrean.
Aitziber Iragiren lehenengo erakusketa mustu dute Irurtzunen. Arte ederrak eta moda diseinua ikasi du, eta urteetan zehar sortutako lanekin osatu du 'Nomadak'. Itziar Matxainen argazkien bidez erakutsi ditu lanak. Maitza bukaerara arte egonen da ikusgai.
Itziar Nazabal Sormen Tailerreko ikasleek 2021-2022 ikasturtean egindako lanen erakusketa mustu dute Iortia kultur guneko erakusketa gelan. Maiatzaren 28ra arte egonen da ikusgai.