Irurtzungo elkarteak binakako botxa txapelketa antolatu du maiatzaren 26an, osteguna. Izena ematea maiatzaren 24ra arte egin daiteke.
Aitziber Iragiren lehenengo erakusketa mustu dute Irurtzunen. Arte ederrak eta moda diseinua ikasi du, eta urteetan zehar sortutako lanekin osatu du 'Nomadak'. Itziar Matxainen argazkien bidez erakutsi ditu lanak. Maitza bukaerara arte egonen da ikusgai.
Itziar Nazabal Sormen Tailerreko ikasleek 2021-2022 ikasturtean egindako lanen erakusketa mustu dute Iortia kultur guneko erakusketa gelan. Maiatzaren 28ra arte egonen da ikusgai.
Maiatzaren 26an eta 27an, ostegunean eta ostiralean, Bertako barietateak proiektuaren barruan nekazaritza ekologikoaren inguruko ikastaroa eginen dute, Izurdiagan
Maiatzaren 26, 27an eta 29an, ostegunean, ostiralean eta igandean, Juan Miguel del Castilloren filma izanen da Iortia kultur gunean.