Bazkaltzera joan nahi dutenek dagoeneko izena eman dezakete.
Ekainaren 5ean, igandean, indarkeria matxistari aurre egiteko antolakuntzari buruz hitz eginen dute, Altsasuko gaztetxean.
Pandemiaren etenaldiaren ondoren, ekainaren 5ean, igandean, jokatuko dute VII. Binakako Lasterketa Naparpellet Saria.
Koldo Arnanz Zufiaurreren marrazketa eta margoketa tailerrean egindako lanen erakusketa izanen da, ekainaren 15era arte, Iortia kultur gunearen erakusketa gelan.
Ekainaren 2an eta 5ean Alaudia Ruiz de Azúa zinemagilearen filmaren proiekzioa eginen dute Iortia kultur gunean, 19:00etan eta 19:30ean, hurrenez hurren.
Andra Mari ikastolak sustatuko arte proiektuaren aurkezpena eginen dute ekainaren 3an, ostirala, Arbizuko udaletxean.
Etxarri Aranazko Gazte Asanbladaren eta gaztetxearen urteurrenak ospatzeko ekainaren 3an, 4an eta 5ean, Euskal festetan, egitarau osatua antolatu dute. Gaztetxearen urtemuga eguna ekainaren 7an ospatuko dute.
Unai Beroiz fotokazetariak egindako argazkien bidez pobrezia eta gizarte bazterkeria erakusten dute 'Begirada ezberdin bat' argazki erakusketa. Ekainaren 4tik 26ra Pikuxarren ikusgai egonen da.