Barranka Txirrindularitza Taldeak ekainaren 12an antolatuta, hiru ibilbideren artean aukeratu daiteke. Izena ematea zabalik dago
Ekainaren 12an jokatuko da Zabalartek antolatutako mendi lasterketa, baina soilik ibilbide motza egiteko aukera izango da. Izena ematea zabalik dago. Egunean bertan eta ibilbidea jarraituz mendi martxa eginen da ere.
Igandean, ekainaren 12an, Euskalerriari frontoian nesken pala finala jokatuko da.
Ekainaren 12an, igandean, Etxarri Aranazko artisten lanen erakusketa kolektiboa eginen dute herriko plazan.
Igandean, ekainaren 12an, Bakaiku eta Iturmendi artean dagoen ermitara erromeria eginen dute.
Etxarri Aranazko Musika Ekolako ikasleek kontzertua emanen dute ekainaren 12an, herriko plazan.
Koldo Arnanz Zufiaurreren marrazketa eta margoketa tailerrean egindako lanen erakusketa izanen da, ekainaren 15era arte, Iortia kultur gunearen erakusketa gelan.
Unai Beroiz fotokazetariak egindako argazkien bidez pobrezia eta gizarte bazterkeria erakusten dute 'Begirada ezberdin bat' argazki erakusketa. Ekainaren 4tik 26ra Pikuxarren ikusgai egonen da.
Ekainaren 9an eta 12an Angeles González-Sinde zinemagilearen filmaren proiekzioa eginen dute Iortia kultur gunean, 19:00etan eta 19:30ean, hurrenez hurren. Zinema denboraldiko azken filma izanen da.
Asteburuan Trinitateko festak ospatuko dituzte Irurtzunen. Igandean Ergako ermitara erromeria eginen dute.