Tresnak konpontzen ikasteko tailerra izanen da ekainaren 17ean, ostiralean, Bakaikuko plazan.
Olatzagutiko udalak uztailaren 23tik 26ra ospatuko dituzten festak iragartzek kartelaren lehiaketa martxan jarri du.
Altsasuko Gazte Asanbladak eta Altsasuko GKSk herriko azpiegitura herritarren esku eskatzeko dinamikaren barruan manifestazioa deitu dute ekainaren 17rako, ostiralerako.
Enrikko Rubiñosek, Ruben Antonek, Javier Etxeberriak eta Luisillo Kalandraka etxarriarrak sortutako taldeak 'Vamos primo' bideoklipa aurkeztu du. Ekainaren 17an kontzertua emanen du Olaztin.
Unai Beroiz fotokazetariak egindako argazkien bidez pobrezia eta gizarte bazterkeria erakusten dute 'Begirada ezberdin bat' argazki erakusketa. Ekainaren 4tik 26ra Pikuxarren ikusgai egonen da.
Iñigo Aritza ikastolako ikasleen egindako lanen erakusketa mustuko dute ekainaren 15ean, asteazkena, Gure Etxean. Erakusketa ostiralera arte ikusgai egonen da.
Gaur eta bihar, ekainak 17 eta 18, Altsasun, Urdiainen, Iturmendin eta Bakaikun eginen dute kalejira, eta uztailaren 2an, larunbata, Olaztin eta Zordian egonen dira.