Ekainaren 25ean, larunbatean, udako solstizioa ospatuko dute Olaztin, herriaren ondoan dagoen iturrian.
Ekainaren 25ean, larunbata, Aralar Txirrindularitza Taldeak antolatutako emakumeen lasterketa eta kadeteen eta juniorren Nafarroako Txapelketa izanen da, Lakuntzako plazatik.
Altsasuko Elektrokela Elektrotxarangak emanaldia emanen du ekainaren 25ean, larunbata, Uharte Arakilgo festetan.
Unai Beroiz fotokazetariak egindako argazkien bidez pobrezia eta gizarte bazterkeria erakusten dute 'Begirada ezberdin bat' argazki erakusketa. Ekainaren 4tik 26ra Pikuxarren ikusgai egonen da.
Ekainaren 23an, ostegunean, 'Maddi pirata' ikuskizuna izanen da Barnetegiak antolatuta, eta gero su handia piztuko dute. Ekainaren 25ean, larunbatean, maiatza herrian zutituko dute.
Proposamenak ekainare 20ra arte aurkez daitezke, Lakuntzako Udaletxeko ateraian egonen den kutxan.
Ekainaren 23tik 26ra herriko festak ospatuko dituzte Uharte Arakilen.
San Juan bezperarekin hasiko dira festak Arbizun, eta ekainaren 29ra arte ospatuko dituzte. San Juan eguna, Kintoen eguna, Haurren eguna, Gazteen eguna, Jubilatuen eguna eta preso eta iheslarien egunak izanen dira; gustu guzietarako festak.
Ekainaren 23tik 26ra sanjuan festak ospatuko dituzte Arakilgo herrian.
Ekainare 24an eta 25ean, ostirala eta larunbata, ospatuko dituzte San Juan festak Dorraon.
Duela gutxi iragarri zuen Donostiako heavy metal taldeak itzulera. Ekainaren 24an, ostiralean, emanaldia emanen du Arbizuko festetan.
Urdiaingo taldea ekainaren 24an, ostiralean, Uharte Arakilgo festetako gazte egunean egonen da.