Antolakuntza hauspotzen lelopean ari da Altsasuko Jai Batzordea irailean ospatuko dituzte festak antolatzen, eta uztailaren 19an, asteartea, bigarren batzarra eginen du.
Udako zinemaren barruan Santiago Segura zuzendariaren pelikula emanen dute, uztailaren 19an, asteartea, 22:00etan, Irurtzungo Foru plazan.
Gozamenez gazteen sexualitatea lantzeko programaren barruan festak eginen dituzte Irurtzungo, Etxarri Aranazko, Lakuntzako eta Uharte Arakilgo igerilekuetan, uztailaren 18an, 19an, 20an eta 21ean, hurrenez hurren.
Olaztiko Udalak 12 eta 16 urte bitarteko gazteendako bi jarduera antolatu ditu uztailaren 19an eta 20an, arteartean eta asteazekenean, Memoria Historikoaren parkean. Izena ematea bihar, uztailak 15, ostirala, bukatzen da.