Olatzagutiko Cementos Portland enpresan izandako lan istripua salatzeko elkarretaratzea eginen du batzordeak gaur, irailak 9, lantokiaren aurrean.
Alfonso Garciandia Goñik Santiago apostoluaren inguruko hitzaldia eskainiko du irailaren 9an, ostiralean, Iturmendiko udaletxean.
Itaia Sakanak "erasoen aurrea" babesa antolatzeko deialdia zabalduko du. Altsasuko festetako ostiralean eta larunbatean etxeratze kolektiboak eginen dituzte.
Kultur 2022 programaren barruan, Jarabe de Pau taldearen kontzertua izanen da irailaren 9an, ostirala.
Altsasuko dantza taldeak 'Akelarrearen sua berpizten' ikuskizuna eginen du irailaren 9an, ostiralean, Txoperan.
Euskal musika erritmo afrikar eta karibearrekin uztartzen dituen taldeak Kultur 2022 programaren barruan emanaldia emanen du, irailaren 9an, ostirala, Etxarri Aranazko plazan.
Irailaren 1etik 11ra arte kartel lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa ikusgai egonen da Iortia kultur guneko eraskusketa gela.
Festa Batzordeak egitarauan adierazi duenez, "bi urtez ospatu eta gozatu gabe egon otean, halabeharrekoa da aurtengo jaiak bereziak izatea". "Arreta eta maitasunarekin" prestatutako egitaraua osatu dute.
Euskahalduntzeko eta Euskaraldiaren etorrera prestatzeko tailerra antolatu dute irailaren 8an eta 9an, Altsasuko Gure Etxean.
Lau egun festak izanen dituzte Arakilgo herrian: ostegunetik igandera.