Ziordia eta Irurtzun lotuko ditu XXVIII. Sakanako bizikleta festak, eta sakandarrak prestatzera eta lehenbailehen izena ematera animatu ditu Kirol Zerbitzuko orientatzaile Dani Echavarrik.
Bambola teatro konpainiaren 'Nadar' ikuskizuna irailaren 25ean, igandean, izanen da Olaztiko kultur etxean.
Irailaren 25ean, igandean, magia ikuskizuna izanen da Olaztiko San Migel plazan.
Urriaren 9ra arte Jose Luis Cordónen eta Nerea Zubikoaren erakusketa ikusgai egonen da.
Lakuntzako euskal dantzen taldearen bilera orokorra iraialren 30ean izanen da. Irailaren 27ra arte dago taldean izena emateko aukera.
Irailaren 21etik hasita meza eta bederatziurrena izanen dira santutegian, San Migel egunean despedituko dena. Egun berean, 'Conocer Navarra' aldizkariaren azken zenbakiaren aurkezpena eginen dute aurkezpenean.
Irailaren 22an itzuliko da Altsasuko zinema denboraldia Santiago Segura zinemagilearen filmarekin. Irailaren 22an, 23an eta 25ean izanen da filma Iortia kultur gunean.
Urriaren 23an, 24an, 25ean, 30ean, urriaren 1ean eta 2an Aixita gazteluan egindako esku hartze arkeologikoen inguruko erakusketa izanen da Etxeberriko kontzeju etxean.
Altsasuko kultur elkarte gastronomikoak 20 urte betetzen ditu, eta irailaren 23tik 25era ospatuko du.
Herritarrak elkartzeko egitaraua prestatu dute Arakilgo herrian.