XIV. Onddo Lasterketa eginen dute urriaren 15ean, larunbatean. Oinezko martxa, lasterketa eta eskola krosa probak ez lehiakorrak izanen dira.
Sarean euskaraz programaren barruan 3D inprimagailuak ikastaroa izanen da urriaren 15ean, larunbata, Arbizuko liburutegian.
Urriaren 31era arte Sakanako musika bandaren argazki eta irudi erakusketa izanen da Pikuxar euskal txokoan.
Urriaren 13an eta 16an, ostegunean eta igandean, Iker Elorrieta zuzendariaren filma emanen dute Iortia kultur gunean.
Urriaren 13an, 14an eta 16an, osteguna, ostirala eta igandea, Joaquín Mazón zuzendariaren filma izanen da Iortia kultur gunean.
Ostiralean, urriaren 14an, piztuko dute ferietako suziria, eta urriaren 16an, igandean, izanen da Altsasuko nekazal produktuen eta ganadu azoka.
Urriaren 14an, ostiralean, Altsasuko ferietan, mustuko dute XI. Arteazoka, Iortia kultur gunearen erakusketa gelan. Urriaren 16an, igandean, azoka kalera aterako dute. Urriaren 30era arte egonen da azoka ikusgai.
Urriaren 14ko eta 15eko arraltsadeak Intxostiapunta gazte gunean pasatzeko proposamenak aurkeztu dituzte.