Oraindik auzolana egin ez duten bakaikuarrei hurrengoan parte hartzeko deia zabaldu du udalak. Azaroaren 19an, larunbata, izanen da.
Azaroaren 19an, larunbata, Sakanako Pentsiodunen Mugimenduaren manifestazioa izanen da Altsasun.
Azaroaren 19an, larunbata, kantautoreak 'Bobi' diskoa aurkeztuko du Pikuxarren.
Azaroaren 19an, larunbata, 'Que salga Aristófanes' antzezlana izanen da Iortia kultur gunean.
Etxarri Aranazko Gazte Asanbladak azaroaren 19rako, larunbata, Elkartasun jaialdia antolatu du. Besteak beste, Rudepride, The Lio eta Pvbic Enemy taldeak ariko dira.
Azaroaren 19an, larunbata, J. Haybers taldearen kontzertua izanen da Koxko tabernan.
Abenduaren 1era arte Sakanako Mankomunitateko Anitzartean zerbitzuak eta Itxipuru taldeak antolatutako gizarte berdintasuna eta inklusioa defendatzea helburu duen elkartearen erakusketa ikus daiteke Pikuxarren.
Juan Moreno iruindarraren eta Oier Pesquera eibartarraren lanen erakusketa izanen da abenduaren 2ra arte Iortia kultur gunena.
Azaroaren 17an eta 20an, osteguna eta igandea, Byambasuren Davaa eta Jiska Rickels zinemagileen filmaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean.
Azaroaren 17an, 18an eta 20an, osteguna, ostirala eta igandea, Alex de la Iglesia filmaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean.
Azaroaren 17an eta 19an, osteguna eta larunbata, Emma Larreta 'InVISIBLES' proiektuarekin izanen da Olaztiko eta Etxarri Aranazko kultur etxetan, hurrenez hurren.
Azaroaren 18an, ostiralean, Euskaraldiaren hasiera festa eginen dute Lakuntzan, eta abenduaren 2ra bitartean hainbat ekimen antolatu dituzte azaroaren 20an, 24an, 26an, 27an eta egitasmoaren amaiera egunean.
Azaroaren 18an, ostiralean, Euskaraldiaren hasiera eta festen hasiera ospatuko dute Lizarragan. Hiru festa egun izanen dituzte, eta 23an, zainduaren egunean, meza izanen da.
Azaroaren 18an, ostiralean, hizkuntz ohiturak aldatzeko egitasmoari ongi etorria emateko pintxo pote musikatua eginen dute Arbizuko Argibidea elkartean. Azaroaren 19an, larunbatean, Imanol Rayo zinemagile arbizuarraren hitzaldia izanen da.
Azaroaren 18an, ostiralean, ekimen berezia eginen dute Altsasuko gazte gunean: gaubela. Azaroaren 19an, larunbatean, Gozamenez kutxa izanen da.