Sakanako Mankomunitateko Berdintasun zerbitzuak azaroaren 25aren harira 'Agresiones sexuales mediadas por alcohol y drogas' hitzaldia izanen da azaroaren 23an, asteazkenean, Uharte Arakilen.
Abenduaren 1era arte Sakanako Mankomunitateko Anitzartean zerbitzuak eta Itxipuru taldeak antolatutako gizarte berdintasuna eta inklusioa defendatzea helburu duen elkartearen erakusketa ikus daiteke Pikuxarren.
Juan Moreno iruindarraren eta Oier Pesquera eibartarraren lanen erakusketa izanen da abenduaren 2ra arte Iortia kultur gunena.
Azaroaren 18an, ostiralean, Euskaraldiaren hasiera festa eginen dute Lakuntzan, eta abenduaren 2ra bitartean hainbat ekimen antolatu dituzte azaroaren 20an, 24an, 26an, 27an eta egitasmoaren amaiera egunean.
Azaroaren 18an, ostiralean, Euskaraldiaren hasiera eta festen hasiera ospatuko dute Lizarragan. Hiru festa egun izanen dituzte, eta 23an, zainduaren egunean, meza izanen da.
Azaroaren 21etik abenduaren 2ra 'Indarkeriarik kontsumitzen al dugu? Estetika, moda eta publizitatea' erakusketa Etxarri Aranazko liburutegian egonen da ikusgai.
Azaroaren 22an musikarien zaindarien eguna da, eta Altsasuko musika ikasleek kontzertua eginen dute Iortia kultur guneran. Azaroaren 23an, asteazkena, fanfarreak kalejira eginen du, eta azaroaren 24an, osteguna, txistu taldearen kalejira izanen da.