Azaroaren 29an, asteartean, Mendi Harango Ur Patzuergoak eta Energia komunitateen sareko kooperatibak antolatutako solasaldia izanen da Iortia kultur gunean.
Abenduaren 1era arte Sakanako Mankomunitateko Anitzartean zerbitzuak eta Itxipuru taldeak antolatutako gizarte berdintasuna eta inklusioa defendatzea helburu duen elkartearen erakusketa ikus daiteke Pikuxarren.
Juan Moreno iruindarraren eta Oier Pesquera eibartarraren lanen erakusketa izanen da abenduaren 2ra arte Iortia kultur gunena.
Azaroaren 18an, ostiralean, Euskaraldiaren hasiera festa eginen dute Lakuntzan, eta abenduaren 2ra bitartean hainbat ekimen antolatu dituzte azaroaren 20an, 24an, 26an, 27an eta egitasmoaren amaiera egunean.
Azaroaren 21etik abenduaren 2ra 'Indarkeriarik kontsumitzen al dugu? Estetika, moda eta publizitatea' erakusketa Etxarri Aranazko liburutegian egonen da ikusgai.