Abenduaren 2an, ostirala, dagoeneko erabiltzen ez diren jostailuen trukaketa izanen da Altsasun.
Abenduaren 2an, ostirala, Sakana Tour Hegan deitutako bertso saioa eginen dute gaztetxean. Besteak beste, Ekain Alegre eta Idoia Granizo bertsolari eta Jone Rubio gai jartzaile altsasuarrek parte hartuko dute.
Espetxe politikak sortzen duen "sufrimendu eta zama guztia" arintzeko Etxarri Aranatzen antolatzen duten kontzertuaren zortzigarren edizioa izanen da, eta abenduaren 2an, ostirala, kartela aurkeztuko dute.
Juan Moreno iruindarraren eta Oier Pesquera eibartarraren lanen erakusketa izanen da abenduaren 2ra arte Iortia kultur gunena.
Azaroaren 18an, ostiralean, Euskaraldiaren hasiera festa eginen dute Lakuntzan, eta abenduaren 2ra bitartean hainbat ekimen antolatu dituzte azaroaren 20an, 24an, 26an, 27an eta egitasmoaren amaiera egunean.
Azaroaren 21etik abenduaren 2ra 'Indarkeriarik kontsumitzen al dugu? Estetika, moda eta publizitatea' erakusketa Etxarri Aranazko liburutegian egonen da ikusgai.
Abenduaren 1ean, osteguna, Altsasun eta abenduaren 2an, ostirala, Etxarri Aranatzen, Euskal Herrian Euskarazen 'ANTI' film laburraren eta bizipenen bilduma bideoaren emanaldia izanen da.
Abenduaren 1ean eta 4an, osteguna eta igandea, Joaquin Sabina musikariaren bizitza kontatzen duen filmaren emanaldia izanen da Iortia kultur guneko zineforum saioan.
Abenduaren 1ean, 2an eta 4an, osteguna, ostirala eta igandea, Avelina Prat zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean.
Abenduaren 2an, ostirala, horma irudia margotzen hasiko dira Intxostiapuntan. Abenduaren 3an, larunbata, Euskaraokea eginen dute Altsasuko gazte gunean.