Abenduaren 15ean, osteguna, herri batzarra eginen dute Gure Etxea eraikinean.
Abenduaren 15ean, osteguna, elikadura burujabetzaren topaketa eginen dute Etxarri Aranazko kultur etxean.
Sakanako Belenzaleen erakusketa urtarrilaren 8ra arte ikusgai egonen da, Olaztiko elkartearen egoitzan.
'Tea en la azotea' artistaren 'Mari jainkosa eta bere izakiak' erakusketa Iortia kultur gunean urtarrilaren 8ra arte ikusgai dago.
Iratxo elkarteak bi hitzaldi antolatu ditu: Merkatu elektrikoari eta fakturen ingurukoa eta ekonomiari buruzkoa. Abenduaren 13an, asteartea, eta 15ean, osteguna, izanen dira, hurrenez hurren.
'Zu non, han da!' programaren barruan bi liburu aurkezpen izanen dira: abenduaren 15ean, osteguna, Urtzi Leonet Etxarri Aranatzen egonen da, eta abenduaren 20an, asteartea, Asisko Urmeneta Altsasun.
Abenduaren 15ean, 16an eta 18an, osteguna, ostirala eta igandea, Cesc Gayren filmaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean.
Abenduaren 15ean eta 18an, osteguna eta igandea, Fermín Aio zinemagilearen film dokumentalaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean.