Abenduaren 18an, igandea, Mendigoizaleen Eguna ospatuko dute Aralarko santutegian.
Objektuei bigarren bizia eman, prezio eskuragarritasun eskaini eta Elkarri Laguntza erakundea lagutzeko helburuarekin abenduaren 18an, Olaztiko frontoian, azoka eginen dute. Objektuak jasoko dituzte herriko kultur etxean, ostegunetan, goizez.
Abenduaren 18an, igandea, eskulanak egiteko aukera izanen da Arakilgo herrian.
Abenduaren 18an, igandea, Luis Arrietaren dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia izanen da Lakuntzako kultur etxean.
Abenduaren 18an, igandean, Oletzeroren bisita izanen dute Etxeberrin eta Zuhatzun.
Abenduaren 18an, igandea, Olentzeroren Olaztiko mezularia Maisuenean egonen da gutunak jasotzen.
Abenduaren 18an, igandea, Etxarri Aranazko Abesbatzak eta Abesbatza Txikiak Gabonetako kontzertua emanen du, elizan.
Sakanako Belenzaleen erakusketa urtarrilaren 8ra arte ikusgai egonen da, Olaztiko elkartearen egoitzan.
'Tea en la azotea' artistaren 'Mari jainkosa eta bere izakiak' erakusketa Iortia kultur gunean urtarrilaren 8ra arte ikusgai dago.
'Zu non, han da!' programaren barruan bi liburu aurkezpen izanen dira: abenduaren 15ean, osteguna, Urtzi Leonet Etxarri Aranatzen egonen da, eta abenduaren 20an, asteartea, Asisko Urmeneta Altsasun.
Abenduaren 15ean, 16an eta 18an, osteguna, ostirala eta igandea, Cesc Gayren filmaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean.
Abenduaren 15ean eta 18an, osteguna eta igandea, Fermín Aio zinemagilearen film dokumentalaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean.
Abenduaren 16an, ostirala, eta abenduaren 17an, larunbata, kategoria txikiko, lehen mailako eta elite mailako finalerdiak jokatuko dira, Euskalerriari pilotalekuan.