Abenduaren 29an, osteguna, haurrendako puzgarriak eta jolasak izanen dira Irurtzungo frontoian.
Abenduaren 29an, osteguna, marrazki bizidunetako euskarazko filmaren proiekzioa izanen da Etxarri Aratzen, ZinUEMA programaren barruan.
Abenduaren 29an, osteguna, film laburren emanaldia izanen da Pikuxarren.
Sakanako Belenzaleen erakusketa urtarrilaren 8ra arte ikusgai egonen da, Olaztiko elkartearen egoitzan.
'Tea en la azotea' artistaren 'Mari jainkosa eta bere izakiak' erakusketa Iortia kultur gunean urtarrilaren 8ra arte ikusgai dago.
Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako ikasleek zenbait emanaldi emanen dituzte: abenduaren 21ean, Urte amaierako kontzertua; abenduaren 23an, haize metal taldeen kalejira; abenduaren 24an, koroak eta abenduaren 29an, saxo taldeen kalejira.
Neguko oporretan hainbat ekimen antolatu ditu Altsasuko Gaztetxeak; hilaren 22an ikasle jaialdia, 24an taloak, 30ean lehiaketa, 31n brindisa, urtarrilaren 3an film aurkezpena, 5ean elkartasun gaua eta 7an mus txapelketa. 14an Magic txapelketa eginen dute.
Abenduaren 27an, 28an eta 30ean, asteartea, asteazkena eta ostirala, argazki proiekzioa, ipuin kontalaria eta antzerkia izanen dira, hurrenez hurren, Uharte Arakilgo udaletxean.
Abenduaren 28an, asteazkena, ipuin kontalaria izanen da Arbizuko liburutegian. Gabonak Arbizun! egitarauaren progaramaren barruan ere jolasak izanen dira abenduaren 29an eta urtarrilaren 3an, eta 4an jolas parkea izanen da.