Otsailaren 3an, ostirala, 'Visible, in-visible' nobelaren aurkezpena izanen da Lakuntzan. Idazlearekin batera Víctor Mesanza eta Galder Orobengoa egonen dira.
Otsailaren 3an, ostirala, promozioko eta lehen mailako partidak jokatuko dira Burunda pilotalekuan.
Ilbeltzaren 28an, larunbata, Rafa Etxarri artistaren erakusketa mustuko dute Pikuxarren. Martxoaren 12ra arte egonen da ikusgai.
Otsailaren 1etik 5era arte, asteazkenetik igandera arte, eginen dituzte kinto ospakizunak Olaztiko hamahiru gaztek.
Otsailaren 12ra arte, igandea, Madagaskarko emakumeen bizitza kontatzen duen argazki erakusketa izanen da Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan.
Otsailaren 2an, Gizakunde; otsailaren 9an, Andrekunde; otsailaren 16an, Garikunde; otsailaren 18an, Zalduniyote, eta otsailaren 21ean, Astearteiyote ospatuko dituzte ihoteak Etxarri Aranatzen.
Otsailaren 2an eta 5ean, osteguna eta igandea, Santi Trullenque zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean.
Otsailaren 2an, 3an eta 5ean, osteguna, ostirala eta igandea, James Camero zinemagilearen ekoizpen handia izanen da Iortia kultur gunean.
Otsailaren 3an, ostirala, Altsasuko kintoen ospakizunaren inguruan eztabaidatuko dute Intxostiapunta gazte gunean. Otsailaren 4an, larunbata, pintxo lehiaketa eginen dute.