Otsailaren 10ean, ostirala, Etxeberritik eta Aralarretik pasatzea aurreikusten den gasbidearen proiektuaren inguruko solasaldia izanen da Irurtzungo kultur etxean.
Otsailaren 10ean, ostirala, Ainhoa Ramirez de Aldaren ipuin kontaketa izanen da Ziordiko liburutegian.
Ilbeltzaren 28an, larunbata, Rafa Etxarri artistaren erakusketa mustuko dute Pikuxarren. Martxoaren 12ra arte egonen da ikusgai.
Otsailaren 12ra arte, igandea, Madagaskarko emakumeen bizitza kontatzen duen argazki erakusketa izanen da Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan.
Otsailaren 2an, Gizakunde; otsailaren 9an, Andrekunde; otsailaren 16an, Garikunde; otsailaren 18an, Zalduniyote, eta otsailaren 21ean, Astearteiyote ospatuko dituzte ihoteak Etxarri Aranatzen.
Otsailaren 5ean, igandean, aterako dira eskean lehenengo aldiz 2023ko kintoak, eta "jende gutxiago" egonen dela aurreikusita otsailaren 6an, astelehena, goizean eskean arituko dira. Otsailaren 7an eta 8an, astearte eta asteazkena, atsedena eginen dute.
Otsailaren 9an, 10ean eta 12n, osteguna, ostirala eta igandea, Darren Aronofsky zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean.
Ilbeltzaren 10ean, ostirala, eta 11n, larunbata, Monopoli mahai jokora eta Gautafac karta jokora ariko dira, hurrenez hurren, Intxostiapunta gazte gunean.