Otsailaren 11n, larunbata, zuhaitzen landaketa eginen dute Etxeberrin. Gasbidearen proiektua herritik pasatzen da eta desadostasuna adierazteko eginen dute ekimena. Iker Uriberen eta Joana Zigandaren ipuin kontaketa izanen da ere.
Ilbeltzaren 11n, larunbata, Arbizuko Sakana Padel pistaren mustutzea eginen dute.
Otsailaren 11n, larunbata, Irurtzungo Mus Txapelketaren finala jokatuko dute.
Ilbeltzaren 11n, larunbata, Miguel Goikoetxandiaren ikuskizuna izanen da Irurtzungo kultur etxean.
Otsailaren 11n, larunbata, Bankako Menditarrak taldearekin girotutako afaria eginen dute Pikuxarren.
Ilbeltzaren 28an, larunbata, Rafa Etxarri artistaren erakusketa mustuko dute Pikuxarren. Martxoaren 12ra arte egonen da ikusgai.
Otsailaren 12ra arte, igandea, Madagaskarko emakumeen bizitza kontatzen duen argazki erakusketa izanen da Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan.
Otsailaren 2an, Gizakunde; otsailaren 9an, Andrekunde; otsailaren 16an, Garikunde; otsailaren 18an, Zalduniyote, eta otsailaren 21ean, Astearteiyote ospatuko dituzte ihoteak Etxarri Aranatzen.
Otsailaren 5ean, igandean, aterako dira eskean lehenengo aldiz 2023ko kintoak, eta "jende gutxiago" egonen dela aurreikusita otsailaren 6an, astelehena, goizean eskean arituko dira. Otsailaren 7an eta 8an, astearte eta asteazkena, atsedena eginen dute.
Otsailaren 9an, 10ean eta 12n, osteguna, ostirala eta igandea, Darren Aronofsky zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean.
Ilbeltzaren 10ean, ostirala, eta 11n, larunbata, Monopoli mahai jokora eta Gautafac karta jokora ariko dira, hurrenez hurren, Intxostiapunta gazte gunean.