Ilbeltzaren 28an, larunbata, Rafa Etxarri artistaren erakusketa mustuko dute Pikuxarren. Martxoaren 12ra arte egonen da ikusgai.
Otsailaren 2an, Gizakunde; otsailaren 9an, Andrekunde; otsailaren 16an, Garikunde; otsailaren 18an, Zalduniyote, eta otsailaren 21ean, Astearteiyote ospatuko dituzte ihoteak Etxarri Aranatzen.
Sakanako Mank-eko Berdintasun Zerbitzuak gazteendako tailerrak antolatu ditu: otsailak 10, Irurtzunen; otsailak 11, Lakuntzan; otsailak 17, Ihabarren; otsailak 24, Uharte Arakilen; otsailak 25, Bakaikun; martxoak 3, Etxarri Aranatzen; martxoak 4, Urdiainen; martxoak 10, Olaztin, eta martxoak 11, Arbizun.
Otsailaren 14an, asteartea, Altsasuko inauterien inguruko erakusketa mustuko dute eta harekin inauteriei ongi etorria emanen diote. Otsailaren 19an, igandea, haurren eguna izanen da; otsailaren 21ean, asteartea, herri inauteriak, eta otsailaren 25ean, larunbata, hiri inauteriak.
Otsailaren 17an eta 18an, ostirala eta larunbata, ospatuko dituzte Irurtzungo ihoteak. Otsailaren 15ean, asteazkena, musika eskolaren inauteri kontzertua izanen da herria mozorro ospakizunetarako girotuz.