Otsailaren 16an, osteguna, 'Askatasuna eta mugak haurtzaroan. Zein da dosi egokia?' hitzaldia izanen da Etxarri Aranazko kultur etxean, Andra Mari ikastolak antolatuta.
Otsailaren 16an, osteguna, Castillo Suarez idazle altsasuarrak liburu berria aurkeztuko du Altsasun.
Ilbeltzaren 28an, larunbata, Rafa Etxarri artistaren erakusketa mustuko dute Pikuxarren. Martxoaren 12ra arte egonen da ikusgai.
Otsailaren 2an, Gizakunde; otsailaren 9an, Andrekunde; otsailaren 16an, Garikunde; otsailaren 18an, Zalduniyote, eta otsailaren 21ean, Astearteiyote ospatuko dituzte ihoteak Etxarri Aranatzen.
Sakanako Mank-eko Berdintasun Zerbitzuak gazteendako tailerrak antolatu ditu: otsailak 10, Irurtzunen; otsailak 11, Lakuntzan; otsailak 17, Ihabarren; otsailak 24, Uharte Arakilen; otsailak 25, Bakaikun; martxoak 3, Etxarri Aranatzen; martxoak 4, Urdiainen; martxoak 10, Olaztin, eta martxoak 11, Arbizun.
Otsailaren 14an, asteartea, Altsasuko inauterien inguruko erakusketa mustuko dute eta harekin inauteriei ongi etorria emanen diote. Otsailaren 19an, igandea, haurren eguna izanen da; otsailaren 21ean, asteartea, herri inauteriak, eta otsailaren 25ean, larunbata, hiri inauteriak.
Otsailaren 17an eta 18an, ostirala eta larunbata, ospatuko dituzte Irurtzungo ihoteak. Otsailaren 15ean, asteazkena, musika eskolaren inauteri kontzertua izanen da herria mozorro ospakizunetarako girotuz.
Otsailaren 16etik 18ra kinto ospakizunak izanen dituzte gazte ubertearrek.
Otsailaren 16an, 17an eta 19an, osteguna, ostirala eta igandea, Dean Craig zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean.
Otsailaren 16an eta 19an, osteguna eta igandea, Frédéric Tellier zinemagile frantziarraren filmaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean.