Ilbeltzaren 28an, larunbata, Rafa Etxarri artistaren erakusketa mustuko dute Pikuxarren. Martxoaren 12ra arte egonen da ikusgai.
Sakanako Mank-eko Berdintasun Zerbitzuak gazteendako tailerrak antolatu ditu: otsailak 10, Irurtzunen; otsailak 11, Lakuntzan; otsailak 17, Ihabarren; otsailak 24, Uharte Arakilen; otsailak 25, Bakaikun; martxoak 3, Etxarri Aranatzen; martxoak 4, Urdiainen; martxoak 10, Olaztin, eta martxoak 11, Arbizun.
Martxoaren 8aren harira hainbat ekimen antolatu dituzte Irurtzunen: 1ean, 'Los hijos de Perséfone' jarduera; 2an, literatura solasaldia; 4an, afaria; 5ean, antzerkia; 12an, kontzertua; 15ean, zinemara; 18an eta 19an, scape room; 25ean, kafe solasaldia, eta 6tik 31era pintura erakusketa.
Martxoaren 5ean, igandea, Iluna producciones konpainiaren Perséfone antzezlana izanen da Irurtzungo kultur etxean. Aurretik, martxoaren 1ean, asteazkena, Los hijos de Perséfone solasaldia izanen da liburutegian.