Apirilaren 9an, igandea, Etxarri Aranazko odol emaileen topaketa izanen da.
Apirilaren 9an, igandea, Adrisdead kantautorearen kontzertua izanen da Haritza tabernan.
Uharte Arte Garaikideko Zentroko arte garaikidea Nafarroan zabaltzeko programaren lehenengo geldialdia Altsasuko Iortia kultur gunea izan da. Martxoaren 3an mustu zuten Natalia Isla Sarratea komisarioak osatutako erakusketa eta apirilaren 16ra izanen da Altsasun.
Martxoaren 16tik apirilaren 23ra Aixita gazteluan egindako esku hartze arkeologikoen inguruko erakusketa izanen da Pikuxarren.
Martxoaren 31n, ostirala, mustuko dute Iruñeko Kondestable jauregian Andra Mari Ikastola antolatzen ari den 2023ko Nafarroa Oinezaren 'Artea Oinez' erakusketa. Maiatzaren 7ra arte izanen da Iruñean.
Apirilaren 6an, 7an eta 9an, osteguna, ostirala eta igandea, Scott Beck eta Bruyan Woods zinemagileen thrillerraren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean.