Apirilaren 29an, larunbata, Iratxo elkarteak antolatutako ibilaldia III. Ochoa de Olza Memoriala izanen da.
Apirilaren 29an, larunbata, 'Eman Arnasa Gureari' Euskara eta Hezkuntza jardunaldia antolatu dute Andra Mari ikastolak Nafarroa Oinezen barruan eta Sakanako Mankomunitateak, Lakuntzako kultur etxean.
Apirilaren 29an, larunbata, 'Tangos y abrazos' dantza ikuskizunaren emanaldia izanen da Olaztiko kultur etxean.
Apirilaren 29an, larunbata, Oskar Estanga disko jartzailearekin dantzategia izanen da Pikuxarren.
Martxoaren 31n, ostirala, mustuko dute Iruñeko Kondestable jauregian Andra Mari Ikastola antolatzen ari den 2023ko Nafarroa Oinezaren 'Artea Oinez' erakusketa. Maiatzaren 7ra arte izanen da Iruñean.
Apirilaren 17tik maiatzaren 5era arte Mugarik Gabe Nafarroa GKEren erakusketa izanen da Olaztiko liburutegian.
Liburuaren Egunaren harira, apirilaren 17tik 21era arte, astelehenetik ostiralera, Altsasuko Liburutegiak egitaraua prestatu du: ipuin kontaketa, hitzaldiak, solasaldia eta haurrendako tailerrak izanen dira.
Apirilaren 20tik maiatzaren 21era 'Koldo Arnanz tailerra: 30 urtez artearen magiapean' erakusketa izanen da Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan.
Nafarroako Trenaren Aldeko plataformak inguruko plataformekin landutako ikerketa teknikoaren aurkezpena eginen dute apirilaren 26an, Olaztin; apirilaren 27an, Altsasun; maiatzaren 4an, Irurtzunen; maiatzaren 10ean, Uharte Arakilen, eta maiatzaren 12an, Bakaikun.
Apirilaren 27an, 28an eta 30ean, osteguna, ostirala eta igandea, Alex Convery estatubatuarraren filmaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean.
Apirilaren 28an, ostirala, Sexgunea eta apirilaren 29an, larunbata, birziklatze tailerra izanen dira Intxostiapunta gazte gunean.