Apirilaren 30ean, igandea, 'Baby esferic' antzezlana izanen da Irurtzungo kultur etxean.
Apirilaren 30ean, igandea, 'Frontona' ikuskizuna izanen da Etxarri Aranazko Euskalerriari pilotalekuan.
Apirilaren 30ean, igandea, buztinarekin lanean ariko dira Maisuenean.
Martxoaren 31n, ostirala, mustuko dute Iruñeko Kondestable jauregian Andra Mari Ikastola antolatzen ari den 2023ko Nafarroa Oinezaren 'Artea Oinez' erakusketa. Maiatzaren 7ra arte izanen da Iruñean.
Apirilaren 17tik maiatzaren 5era arte Mugarik Gabe Nafarroa GKEren erakusketa izanen da Olaztiko liburutegian.
Liburuaren Egunaren harira, apirilaren 17tik 21era arte, astelehenetik ostiralera, Altsasuko Liburutegiak egitaraua prestatu du: ipuin kontaketa, hitzaldiak, solasaldia eta haurrendako tailerrak izanen dira.
Apirilaren 20tik maiatzaren 21era 'Koldo Arnanz tailerra: 30 urtez artearen magiapean' erakusketa izanen da Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan.
Nafarroako Trenaren Aldeko plataformak inguruko plataformekin landutako ikerketa teknikoaren aurkezpena eginen dute apirilaren 26an, Olaztin; apirilaren 27an, Altsasun; maiatzaren 4an, Irurtzunen; maiatzaren 10ean, Uharte Arakilen, eta maiatzaren 12an, Bakaikun.
Apirilaren 27an, 28an eta 30ean, osteguna, ostirala eta igandea, Alex Convery estatubatuarraren filmaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean.
Presoaren heriotzaren 30. urteurrenean zenbait ekimen eginen dituzte Etxarri Aranatzen: apirilaren 30ean, igandea, dokumentala izanen da, maiatzaren 5etatik 7ra arte 'Piti'-ren lanen erakusketa eta maiatzaren 10ean 'Sorkuntza eta espetxea' mahai ingurua. Maiatzaren 13an ekitaldia eginen dute.