Maiatzaren 19an, ostirala, Lakuntzako Herri Eskolako antzerki taldearen emanaldia izanen da, kultur etxean.
Maiatzaren 19an, ostirala, Promozioko binakako partida bat eta Buruz Buruko bi finalerdi jokatuko dira, Burunda pilotalekuan. Maiatzaren 16an, asteartea, entrenamenduak eginen dituzte bertan.
Maiatzaren 19an, ostirala, Asier Ardaiz 'Trio' musikarien kontzertua izanen da Altsasun.
Apirilaren 20tik maiatzaren 21era 'Koldo Arnanz tailerra: 30 urtez artearen magiapean' erakusketa izanen da Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan.
Olaztiko gaztetxeak maiatzaren 9an 28 urte beteko ditu, eta ospatzeko maiatzaren 13an, larunbata, mural margoketa eginen dute eta maiatzaren 20an, larunbata, egun osoko egitaraua prestatu du Olaztiko Gazte Asanbladak.
Ekainaren 11ra arte 'Pinturaren bidez bizitza gozatzen' margolanen erakusketa izanen da Irurtzunen.
Maiatzaren 18an, 19an eta 21ean, osteguna, ostirala eta igandea, Estibaliz Urresola Solaguren zinemagile bizkaitarraren filmaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean.
Maiatzaren 19ko gauan gaubela eginen dute Intxostiapunta. Maiatzaren 20an, larunbatean, anitzartean inguruko jarduera eginen dute Altsasuko gazte gunean.