Maiatzaren 27an, larunbata, Altsasuko Ferialeku eta inguruko kaleetako auzotarren festa ospatuko dute.
Maiatzaren 27an, larunbata, homologatutako bideen mantenimenduaren inguruko ikastaro teoriko-praktikoa eginen dute, Etxarri Aranazko kultur etxean.
Maiatzaren 27an, larunbata, 2023ko Altsasuko festak prestatzeko eta jai batzordearen inguruko hausnarketa egiteko batzarra deitu dute.
Maiatzaren 27an, larunbata, Beriain eta Andia artean dagoen Gaztelu bordan orientazio proba eginen dute.
Maiatzaren 27an, larunbata, konpost festa eginen dute, Altsasun.
Maiatzaren 27an, larunbata, Andra Mari Ikastolak antolatutako VIII. Binakako Lasterketa izanen da: Moto lasterketa, binakako lasterketak, lasterketa inklusiboa eta abar izanen dira.
Maiatzaren 27an, larunbata, Altsasuko koruak 'In memorian' emanaldia eginen du, Iortia kultur gunean.
Maiatzaren 27an, larunbata, Angel Oncayren kontzertua izanen da, Ziordian.
Ekainaren 11ra arte 'Pinturaren bidez bizitza gozatzen' margolanen erakusketa izanen da Irurtzunen.
Maiatzaren 24etik ekainaren 25era Itziar Nazabal tailerreko ikasleen lanen erakusketa izanen da, Iortia kultur gunean.
Maiatzaren 26an eta 27an, ostirala eta larunbata, Gure Pilota pala taldearen partidak izanen dira, Etxarri Aranazko frontoian.
Maiatzaren 27an, larunbata, Arbizuko Argi Bidea gazte elkartearen urtemuga ospatzeko musika jaialdia izanen da. Skapaia elektrotxaranga, Skabidean taldea, Nafarroa 1512, Zetak, Raimundo el Canastero eta DJ Fresa Morango taldeak ariko dira. Ospakizunak maiatzaren 26an hasiko dira.
Maiatzaren 26an, ostirala, mustuko dute Nafarroa Oinezen baitan antolatutako arte erakusketa, Lakuntzako kultur etxean. Ekainaren 4ra arte ikusgai egonen da. Maiatzaren 27an, larunbata, haurrendako arte tailerra eginen dute.
Maiatzaren 26an eta 27, ostirala eta larunbata, Irurtzungo koruaren kontzertua izanen da, herriko kultur etxean.
Maiatzaren 26tik 28ra, ostiraletik igandera, bosgarren olagarroaren azoka ospatuko dute Uharte Arakilen.
Maiatzaren 27an, larunbata, eta ekainaren 1etik 3ra, ostegunetik larunbatara, ospatuko du Etxarri Aranazko Gazte Asanbladak euskal astea.
Uztaila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | |||||
3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
31 |