Maiatzaren 28an, igandea, Lore eta landare azoka izanen da Irurtzungo plazan.
Maiatzaren 28an, igandea, Sakanako Mankomunitateko Kirol, Anitzartean, Euskara eta Berdintasun zerbitzuek antolatutako Bizi Festa ospatuko dute, Lakuntzan.
Maiatzaren 28an, igandea, Altsasuko Dantzari txiki eguna ospatuko dute.
Ekainaren 11ra arte 'Pinturaren bidez bizitza gozatzen' margolanen erakusketa izanen da Irurtzunen.
Maiatzaren 24etik ekainaren 25era Itziar Nazabal tailerreko ikasleen lanen erakusketa izanen da, Iortia kultur gunean.
Maiatzaren 26an, ostirala, mustuko dute Nafarroa Oinezen baitan antolatutako arte erakusketa, Lakuntzako kultur etxean. Ekainaren 4ra arte ikusgai egonen da. Maiatzaren 27an, larunbata, haurrendako arte tailerra eginen dute.
Maiatzaren 26tik 28ra, ostiraletik igandera, bosgarren olagarroaren azoka ospatuko dute Uharte Arakilen.
Maiatzaren 27an, larunbata, eta ekainaren 1etik 3ra, ostegunetik larunbatara, ospatuko du Etxarri Aranazko Gazte Asanbladak euskal astea.
Azaroa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
27 | 28 | 29 | 30 |