Ekainaren 4an, igandean, herri inguruetan mendi buelta egin eta Auntzetxera bilduko dira etxarriarrak.
Ekainaren 4an, igandea, bakaikuarrek eta iturmendiarrek Urbasako ermitara erromeria eginen dute. Aurten Iturmendiko Udalari dagokio ospakizuna antolatzea.
Ekainaren 4an, igandea, Ziordiko futbol zazpi txapelketa izanen da.
Ekainaren 4an, igandea, Etorkizuna dantza taldeko dantzariak Etxarri Aranatzen bilduko dira.
Ekainaren 4an, igandea, Jose Luis Erdoziari omenaldia eginen diote, Euskal Jaiak 100 Urte ospakizunean.
Ekainaren 11ra arte 'Pinturaren bidez bizitza gozatzen' margolanen erakusketa izanen da Irurtzunen.
Maiatzaren 24etik ekainaren 25era Itziar Nazabal tailerreko ikasleen lanen erakusketa izanen da, Iortia kultur gunean.
Maiatzaren 26an, ostirala, mustuko dute Nafarroa Oinezen baitan antolatutako arte erakusketa, Lakuntzako kultur etxean. Ekainaren 4ra arte ikusgai egonen da. Maiatzaren 27an, larunbata, haurrendako arte tailerra eginen dute.
Ekainare 1ean eta 4an, osteguna eta igandea, Sílvia Munt zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Ekainaren 2tik 4ra, ostiraletik igandera, Trinitate Festak ospatuko dituzte, Irurtzunen.
Uztaila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | |||||
3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
31 |