Irailaren 8an, ostirala, Miguel Talavera & The Sultans of Swing Band taldearen kontzertua izanen da, Foru plazan, Kultur progaramaren barruan.
Irailaren 10era arte Altsasuko festetako kartel lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa izanen da, Iortia kultur gunean.
Irailaren 6tik 10era, asteazkenetik igandera, ospatuko dituzte festak ziordiarrek.
Irailaren 9an, larunbata, Feliti Gorriti Osamblea uhartearra omenduko dute, Euskal Festaren barruan. Irailaren 7an, osteguna, Xabier Irujo Ametzagaren 'Gamazada, Batasunaren indarra' hitzaldia izanen da, udaletxean.
Irailaren 7tik 10era, ostegunetik igandea, ospatuko dituzte Arakilgo herriko festak.
Irailaren 8tik 10era, ostiraletik igandera, ospatuko dituzte Etxeberriko festak.
Ziordiko tabernaren 30 urteurrena ospatzeko iraileko ostiraletan musika estilo desberdinetako kontzertuak izanen dira: hilaren 8an, Sabin Musika; 15ean, Endika Laia; 22an, Totem y Tabu, eta 29an, Duo Soni2.
Irailaren 8tik 10era eta 15etik 16ra euskal zirkua Arbizun izanen da, Nafarroa Oinezen eskutik.