Irailaren 20an, asteazkena, Bakea eta bizikidetza lantzen duten liburutegiak programaren barruan, "ahoz gozatzen duten hitz laztanak" tailerra izanen da, Irurtzungo liburutegian.
Irailaren 20an, asteazkena, 'Mari-mutil handi baten bluesa' liburua mintzagi izanen dute, Pikuxarren.
Ziordiko tabernaren 30 urteurrena ospatzeko iraileko ostiraletan musika estilo desberdinetako kontzertuak izanen dira: hilaren 8an, Sabin Musika; 15ean, Endika Laia; 22an, Totem y Tabu, eta 29an, Duo Soni2.
Irailaren 19tik urriaren 9ra biomedikuntzan egindako aurrerapenen eta osasunari buruzko ikerketak dituen erronkei buruzko erakusketa bisita daiteke, Iortia kultur gunean.
Sakanako Mankomunitateko Berdintasun zerbitzuak Sakanan zaindu gertutik jardunaldiak antolatu ditu irailaren 20an eta 21ean, asteazkena eta osteguna, Lakuntzako kultur etxean.