Irailaren 22an, ostirala, Dorleta Kortazarren 'Istorio bat opari' solasaldia izanen da, Etxarri Aranazko kultur etxean, Andra Mari ikastolak Oinezen harira antolatutako ekimenen barruan.
Irailaren 22an, ostirala, Lakuntzako festa batzordeak bilera deitu du.
Irailaren 22an, ostirala, Bakea eta bizikidetza lantzen duten liburutegiak programaren barruan, "ahoz gozatzen duten hitz laztanak" tailerra izanen da, Ziordiko liburutegian.
Irailaren 22an, ostirala, Galder Barbado eta Aitor Zelaiari jarritako epaiaren aurka kontzentrazioa deitu du Ernaik.
Irailaren 22an, ostirala, 'Osasuna zure eskuetan' Eneko Landaburu sendabilearen hitzaldia izanen da, Etxarri Aranatzen.
Ziordiko tabernaren 30 urteurrena ospatzeko iraileko ostiraletan musika estilo desberdinetako kontzertuak izanen dira: hilaren 8an, Sabin Musika; 15ean, Endika Laia; 22an, Totem y Tabu, eta 29an, Duo Soni2.
Irailaren 19tik urriaren 9ra biomedikuntzan egindako aurrerapenen eta osasunari buruzko ikerketak dituen erronkei buruzko erakusketa bisita daiteke, Iortia kultur gunean.
Irailaren 21ean, 24an eta 25ean, osteguna, igandea eta astelehena, Itsaso Aranaren lehenengo filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Irailaren 22tik 24ra, ostiraletik igandera, herriko festak ospatuko dituzte egiarretarrek.
Irailaren 22an, ostirala, 'Bipedestrukzioa' haur eta nerabeentzako mugimendu tailerra izanen da, Etxarri Aranazko kultur etxean. Irailaren 29an, ostirala, dantza konpainiak erresidentziari amaiera emanen dio erakustaldi ireki batekin, kultur etxean.
Irailaren 22an, 23an eta 24an, ostiraletik igandera, 18:00etatik aurrera, ate irekiak izanen dira Altsasuko gazte gunean.
Irailaren 22an eta 23an, ostirala eta igandea, Altsasuko Extremadurako kultur elkarteak antolatutako ekimenak izanen dira.
Irailaren 22an, ostirala, 'Irati' euskal filmaren emanaldia izanen da, Olaztiko kultur etxean; 23an, larunbata, 'Artze' jazz eta txalaparta ikuskizuna, eta 24an, igandea, Peio Rivasen magia ikuskizuna izanen da, Olaztin.