Irailaren 28an, osteguna, Energia Berriztagairren komunitateen inguruko bilera izanen da, Lakuntzako kultur etxean.
Irailaren 28an, osteguna, Nerea Balda Sanjuan idazle irurtzundarraren eleberriaren aurkezpena izanen da, Lakuntzako Pertza elkartean.
Irailaren 28an, osteguna, Euskal Herrian Euskarazek Billabonan eginen dituen topaketen inguruko aurkezpena eta hitzaldia izanen da, Altsasun.
Ziordiko tabernaren 30 urteurrena ospatzeko iraileko ostiraletan musika estilo desberdinetako kontzertuak izanen dira: hilaren 8an, Sabin Musika; 15ean, Endika Laia; 22an, Totem y Tabu, eta 29an, Duo Soni2.
Irailaren 19tik urriaren 9ra biomedikuntzan egindako aurrerapenen eta osasunari buruzko ikerketak dituen erronkei buruzko erakusketa bisita daiteke, Iortia kultur gunean.
Irailaren 22an, ostirala, 'Bipedestrukzioa' haur eta nerabeentzako mugimendu tailerra izanen da, Etxarri Aranazko kultur etxean. Irailaren 29an, ostirala, dantza konpainiak erresidentziari amaiera emanen dio erakustaldi ireki batekin, kultur etxean.
Irailaren 28an eta urriaren 1ean eta 2an, osteguna, igandea eta astelehena, Carol Polakoff zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Irailaren 30ean eta urriaren 1ean, larunbata eta igandea, feriak ospatuko dituzte Etxarrin. Aurretik, irailaren 28an, osteguna, kirola eta elikadura jasangarriari buruzko hitzaldia izanen da, eta igandean, Mendira joan-etorria martxa izanen da.