Irailaren 29an, ostirala, Pikuxarrek Tramankulurekin tailerra antolatu du, Gernika plazan, eta Epelketa nagusia bertso saioa Pikuxarreko ganbaran.
Irailaren 29an, ostirala, Sakanako GKSk 'EH Bildu-Sorturen debekuaren gainetik, irtenbidea orain' batzar informatiboak antolatu ditu, Altsasun eta Lakuntzan.
Ziordiko tabernaren 30 urteurrena ospatzeko iraileko ostiraletan musika estilo desberdinetako kontzertuak izanen dira: hilaren 8an, Sabin Musika; 15ean, Endika Laia; 22an, Totem y Tabu, eta 29an, Duo Soni2.
Irailaren 19tik urriaren 9ra biomedikuntzan egindako aurrerapenen eta osasunari buruzko ikerketak dituen erronkei buruzko erakusketa bisita daiteke, Iortia kultur gunean.
Irailaren 22an, ostirala, 'Bipedestrukzioa' haur eta nerabeentzako mugimendu tailerra izanen da, Etxarri Aranazko kultur etxean. Irailaren 29an, ostirala, dantza konpainiak erresidentziari amaiera emanen dio erakustaldi ireki batekin, kultur etxean.
Irailaren 28an eta urriaren 1ean eta 2an, osteguna, igandea eta astelehena, Carol Polakoff zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Irailaren 30ean eta urriaren 1ean, larunbata eta igandea, feriak ospatuko dituzte Etxarrin. Aurretik, irailaren 28an, osteguna, kirola eta elikadura jasangarriari buruzko hitzaldia izanen da, eta igandean, Mendira joan-etorria martxa izanen da.
Irailaren 29tik urriaren 1era, ostiraletik igandera, San Migel festak ospatuko dituzte uhartearrek.
Irailaren 29an eta 30ean, ostirala eta larunbata, Nafarroako Ondarearen Europako jardunaldien barruan, 'Paisaia Urbanoa, Ondare Bizia. San Pedro multzoaren eta Intxostia auzoaren eraikuntza' hitzaldia eta ibilaldia izanen dira, hurrenez hurren.
Irailaren 29tik urriaren 1era, ostiraletik igandea, festak izanen dira Olatzagutian.
Irailaren 29an, ostirala, Urdiainen, 'Latsariak (Lavanderas)' film dokumentala, performancea eta solasaldia eginen dute, eta urriaren 4an, asteazkena, Hiriberrin, 'Cuidar entre tierras' film dokumentalaren emanaldia izanen da, Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira.
Irailaren 29tik urriaren 1era, ostiraletik igandea, ospatuko dituzte festak Arakilgo herrian.