Irailaren 30ean, larunbata, eginen dute Irurtzungo euskal txokoak antolatutako mendi irteera. Irailaren 2an egitekoa zen, baina eguraldi txarragatik atzeratu zuten.
Irailaren 30ean, larunbata, jokatuko da XV. mendi lasterketa. Urteurrenerako 17,2 kilometroko eta 920 metroko desnibelako ibilbide berria prestatu dute. Izena ematea irailaren 26ra arte zabalik dago.
Irailaren 30ean, larunbata, Udazken festa antolatu du Ximona Gaztetxeak.
Irailaren 30ean, larunbata, Nafarroako Ondarearen Europako jardunaldien barruan San Migel santutegira bisita gidatua eginen dute.
Irailaren 30ean, larunbata, Ergoiena Bizirik taldeak txalaparta saioa antolatu du, Lizarragako frontoian.
Irailaren 30ean, larunbata, Rebordelos konpainiaren gazteen inguruko antzezlana izanen da, Iortia kultur gunean.
Irailaren 30ean, larunbata, Etxaureiko antzerki tailerraren emanaldia izanen da, Irurtzungo kultur etxena.
Irailaren 30ean, larunbata, behaketa astronomikoa eginen dute, San Migel santutegiaren aurreko zabalgunean, Sakakanako Garapen Agentziak eta Plazaola Patzuergoa jasangarritasun planaren barruan.
Irailaren 19tik urriaren 9ra biomedikuntzan egindako aurrerapenen eta osasunari buruzko ikerketak dituen erronkei buruzko erakusketa bisita daiteke, Iortia kultur gunean.
Irailaren 28an eta urriaren 1ean eta 2an, osteguna, igandea eta astelehena, Carol Polakoff zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Irailaren 30ean eta urriaren 1ean, larunbata eta igandea, feriak ospatuko dituzte Etxarrin. Aurretik, irailaren 28an, osteguna, kirola eta elikadura jasangarriari buruzko hitzaldia izanen da, eta igandean, Mendira joan-etorria martxa izanen da.
Irailaren 29tik urriaren 1era, ostiraletik igandera, San Migel festak ospatuko dituzte uhartearrek.
Irailaren 29an eta 30ean, ostirala eta larunbata, Nafarroako Ondarearen Europako jardunaldien barruan, 'Paisaia Urbanoa, Ondare Bizia. San Pedro multzoaren eta Intxostia auzoaren eraikuntza' hitzaldia eta ibilaldia izanen dira, hurrenez hurren.
Irailaren 29tik urriaren 1era, ostiraletik igandea, festak izanen dira Olatzagutian.
Irailaren 29an, ostirala, Urdiainen, 'Latsariak (Lavanderas)' film dokumentala, performancea eta solasaldia eginen dute, eta urriaren 4an, asteazkena, Hiriberrin, 'Cuidar entre tierras' film dokumentalaren emanaldia izanen da, Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira.
Irailaren 29tik urriaren 1era, ostiraletik igandea, ospatuko dituzte festak Arakilgo herrian.