Sakanako Mankomunitateak, Erabilik eta Nafarroako Gobernuko Hondakinen Funtsak Joskintza tailerrak antolatu ditu: urriak 17, Patchwork; urriak 24, hasurrendako joskintza sortzailea; urriak 31, sormenezko josipasadak; azaroak 7, josteko makina; azaroak 14, estanpazioa familian.
Urriaren 17an, 24an, 31n, azaroaren 7an eta 14an, etxetresnak, elektrikoak eta beste hainbat gauza konpontzeko ikastaroa izanen da, Gure Etxean.
Urriaren 20etik azaroaren 20ra Artebide Elkarteak antolatutako XII. Arte Azokaren erakusketa izanen da, Iortia kultur gunean. Urriaren 20an, ostirala, izanen da mustutzea eta 22an azoka eginen dute. Urriaren 27an eta azaroaren 17an Txuspo Poyoren azken film laburra proiektutatu dute.
Azaroan margo erakusketa izanen da Irurtzungo euskal txokoaren tabernan.
Azaroraen 30era arte Antonio Valenciaren argazkiak ikusgai egonen dira kultur gunearen korridorean.
Azaroaren 25ean Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako eguna da, eta Altsasuko Udaleko Berdintasun zerbitzuak egitaraua prestatu du: 7an, 'Emakumeak eta indarkeria' hitzaldia; 10ean, indarkeria sare sozialetan hitzaldia; 20an, 'Ama-das' dokumentala, 24an, 'Behi-jasa' antzerkia.
Azaroaren 7an, asteartea, azaroaren 30ean deitu duten greba presatzeko batzarra eginen dute Altsasun. Azaroaren 9an, osteguna, asanblada irekia eginen du Ihabarren Irurtzungo eta Arakilgo talde fesministak, eta azaroaren 10ean, ostirala, Lakuntzako kultur etxean izanen da asanblada.
Urtarrila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 | 31 |