Azaroaren 11n, larunbata, Lakuntza eta Arbizu arteko mendi martxa antolatu du STOP AHT Zundaketak ekimenak.
Azaroaren 11n, larunbata, Mikel Arrego gogoan herri ekimenak lore eskaintza eginen du, Etxarri Aranazko oroigarrian.
Azaroaren 11n, larunbata, Gozamenez programaren barruan escape rooma izanen da, Etxarri Aranazko kultur etxean. Sei eta zortzi kidetako taldeak sartuko dira ekimenean, eta hiru saio izanen dira.
Azaroaren 11, larunabata, Sarean Euskaraz ekimenaren ikastaroa izanen da, Intxostiapunta gazte gunean.
Azaroaren 11n, larunbata, aizkolaritza eta crossfit apustua eginen dute Vazquez eta Larrion eta Jauregi eta Fidel bikoteek, Altsasuko Burunda kiroldegian. 2.000 euro egonen dira jokoan.
Azaroaren 11n, larunbata, Berria-k, Badok atariak eta Sakanako Mankomunitateak antolatutako Axut! eta Artedrama konpainien dantza, musika, soinua eta irudia uztartzen dituen antzezlena izanen da, Altsasun.
Azaroaren 11n, larunbata, Bira Nafarroa barna zikloaren barruan Pleurak kontzertua emanen du, Etxarri Aranazko gaztetxean.
Sakanako Mankomunitateak, Erabilik eta Nafarroako Gobernuko Hondakinen Funtsak Joskintza tailerrak antolatu ditu: urriak 17, Patchwork; urriak 24, hasurrendako joskintza sortzailea; urriak 31, sormenezko josipasadak; azaroak 7, josteko makina; azaroak 14, estanpazioa familian.
Urriaren 17an, 24an, 31n, azaroaren 7an eta 14an, etxetresnak, elektrikoak eta beste hainbat gauza konpontzeko ikastaroa izanen da, Gure Etxean.
Urriaren 20etik azaroaren 20ra Artebide Elkarteak antolatutako XII. Arte Azokaren erakusketa izanen da, Iortia kultur gunean. Urriaren 20an, ostirala, izanen da mustutzea eta 22an azoka eginen dute. Urriaren 27an eta azaroaren 17an Txuspo Poyoren azken film laburra proiektutatu dute.
Azaroan margo erakusketa izanen da Irurtzungo euskal txokoaren tabernan.
Azaroraen 30era arte Antonio Valenciaren argazkiak ikusgai egonen dira kultur gunearen korridorean.
Azaroaren 25ean Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako eguna da, eta Altsasuko Udaleko Berdintasun zerbitzuak egitaraua prestatu du: 7an, 'Emakumeak eta indarkeria' hitzaldia; 10ean, indarkeria sare sozialetan hitzaldia; 20an, 'Ama-das' dokumentala, 24an, 'Behi-jasa' antzerkia.
Azaroaren 9an eta 16an, osteguna, zaintzaren inguruko irakurketa eta idazteka tailerra antolatu du Uharte Arakilgo Mugimendu Feministak.
Azaroaren 9an, 12an eta 13an, osteguna, igandea eta astelehena, Alejandro Monteverde zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Azaroaren 9an eta 12an, osteguna eta igandea, Jaione Camborda zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Azaroaren 10etik 12ra ospatuko dituzte udazkeneko festak Irurtzunen.
Urtarrila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 | 31 |