Azaroaren 22an, asteazkena, Irurtzunen dagoen Nafarroako coworking teknologikoan aurki daitezkeen zerbitzuen berri emanen dute.
Azaroaren 20tik 23ra 'Olaiaren Lorategia' ikuskizunaren egonaldia eginen dute Olaztiko kultur etxean, eta azaroaren 22an, asteazkena, aurrestreinaldia eginen dute.
Azaroaren 22an, asteazkena, Palestinari buruz hitz egiteko batzar irekia deitu dute, Etxarri Aranazko kultur etxean.
Azaroaren 22an, asteazkena, musikarien eguna ospatzeko kalejira eginen dute Erkudengo Ama Abesbatzak eta Txistulariek, Altsasun.
Azaroan margo erakusketa izanen da Irurtzungo euskal txokoaren tabernan.
Azaroraen 30era arte Antonio Valenciaren argazkiak ikusgai egonen dira kultur gunearen korridorean.
Azaroaren 25ean Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako eguna da, eta Altsasuko Udaleko Berdintasun zerbitzuak egitaraua prestatu du: 7an, 'Emakumeak eta indarkeria' hitzaldia; 10ean, indarkeria sare sozialetan hitzaldia; 20an, 'Ama-das' dokumentala, 24an, 'Behi-jasa' antzerkia.
Azaroaren 23an San Klemente eguna izanen da, eta azaroaren 17tik 19ra, ostiraletik igandera, San Klemente festak ospatuko dituzte Lizarragan.
Azaroaren 21etik abenduaren 4ra Mikel Montesinos argazkilari altsasuarraren erakusketa izanen da, Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan.
Urtarrila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 | 31 |