Abenduaren 1ean, ostirala, Biak Bat elkarteko txakurrekin irakurtzeko aukera izanen da Altsasuko Txantxari ludotekan.
Abenduaren 1ean, ostirala, 'Familia artean jolasean' tailerra eta jostailu trukaketa antolatu dute Altsasu, Olazti eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte zerbitzuak, Txantxari Ludotekak eta Iñigo Aritza Ikastolak.
Abenduaren 1ean, ostirala, Nafarra, zinema lurraldea film laburren lehiaketaren lan finalisten proiekzioa izanen da, Olaztiko kultur etxean; tartean herrian grabatutako 'Última visita' film laburraren emanaldia izanen da.
Abenduaren 1ean, ostirala, elkartasun kontzertuaren bederatzigarren edizioa aurkeztuko dute, Etxarri Aranazko plazan.
Azaroaren 21etik abenduaren 4ra Mikel Montesinos argazkilari altsasuarraren erakusketa izanen da, Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan.
Abenduaren 1ean, ostirala, Sexgune zerbitzua izanen da Altsasuko gazte gunean. Abenduaren 2an, larunbata, Euskara munduan ekimena eginen dute.
Abenduaren 1etik 3ra, ostiraletik igandera, Sakanako Gure Pilota txapelketaren partidak jokatuko dituzte Euskalerriari pilotalekuan.
Abenduaren 1ean, ostirala, Koldo Arnanz Zufiaurre artista altsasuarrak lantegi zaharretan oinarritutako artelanen erakusketa mustuko du Uharte Arakilgo udaletxean. Erakusketa abenduaren 24ra arte egonen da ikusgai.
Urtarrila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 | 31 |