Otsailaren 29an, osteguna, komunikazio asertiboaren inguruko gurasoendako hitzaldi-tailerra antolatu du Andra Mari Ikastolak, Ikastolak herriari programaren barruan.
Ilbeltzaren 26an, ostirala, 90. urteurren ospakizunei hasiera emanen diote. Otsailaren 29ra arte erakusketa izanen da; hilaren 31n, otsailaren 7an eta 14an, tailerra; otsailaren 2an eta 9an, Karmele Jaioren eta Reyes Berruezoren hitzaldiak; 16an, ikuskizuna, eta 23an, Angeles Casorekin topaketa.
Otsailaren 23an, ostirala, 'Sorioneku! Euskara eta Euskal Kulturaren 2.100 urte' erakusketa mustu dute Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan. Martxoaren 20ra arte ikusgai egonen da. Horren hariran, otsailaren 27an, asteartea, haurrendako tailerra izanen da.
Otsailaren 29an eta martxoaren 3an, ostirala eta igandea, Maria Zanetti zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Otsailaren 29an eta martxoaren 3an eta 4an, osteguna, igandea eta astelehena, otsailaren 22an mustu zuten Negu Kolektiboaren filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Urria | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |