Maiatzaren 25ean, larunbata, bakaikuarrek eta iturmendiarrek Urbasako ermitara erromeria eginen dute. Aurten Bakaikuko Udalari dagokio ospakizuna antolatzea, eta lehenengo aldiz larunbatean eginen dute festa, herri galdeketan hala erabaki ondoren. Igandean meza izanen da ermitan.
Maiatzaren 10ean eta 25ean, ostirala eta larunbata, Urdiainen eta Dorraon hipoprensibo ikastaroa eskainiko da. Izena ematea zabalik dago.
Maiatzaren 25ean, larunbata, festa eginen dute Arbizun, ikastolaren mende erdia ospatzeko.
Maiatzaren 25ean, larunbata, 3x3 Saskibaloi Txapelketa antolatu dute CBASKek eta Zelandiko gurasoen elkarteak.
Maiatzaren 25ean, larunbata, jokatuko dira Nafarroako IV. emakumezko esku pilotako txapelketaren finalerdiak, Altsasuko Burunda pilotalekuan.
Maiatzaren 25ean, larunbata, Elai Alai eguna izanen da, Lakuntzan.
Maiatzaren 25ean, larunbata, Altsasuko Alde Zaharreko auzoko bazkaria izanen da.
Maiatzaren 25ean, larunbata, bi finalak jokatuko dira, eta Irurtzun Klubak bietan ordezkaritza izango du.
Maiatzaren 25ean, larunbata, Elhijodelasastre eta Julen Caba musikarien emanaldia izanen da, Haritza tabernan.
Maiatzaren 31ra arte Raul Oloriz Espinalen erakusketa izanen da, Pikuxarren.
Maiatzaren 30era arte arte tailerreko ikasleen lanak ikusteko aukera izanen da, Iortia kultur guneko erakusketa aretoan.
Maiatzaren 26an, igandea, Lakuntzako Azoka izanen da. Aurretik, bertako produktuak sustatzeko ekimenak izanen dira: 23an, Kalaxkaren aurkezpena; 24an, pintxo potea, eta 25ean, tortilla txapelketa.
Maiatzaren 23an, 26an eta 27an, osteguna, igandea eta astelehena, Viggo Mortesen zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Maiatzaren 25ean, larunbata, animelien erreskate zentrora irteera eginen dute Altsasuko gazte gunetik. Ostiralean, maiatzaren 24an, Sexgunea izanen da.
Maiatzaren 24tik 26ra, ostiraletik igandera, ospatuko dituzte Trinitateko festak irurtzundarrek.
Maiatzaren 24tik 26ra, ostiraletik igandera, Uharte Arakilgo galiziar festa izanen da, plazan. Aurten Lugoko Pulpeiro Baralla da gonbidatua.
Maiatzaren 25ean eta 26an, larunbata eta igandea, Etxarri Aranazko Gazte Asanbladak antolatutako festak izanen dira.