Uztailaren 20tik irailaren 9ra arte argazkilari altsasuarraren argazkiak ikusgai egonen dira, Etxarriko kanpineko tabernan.
Abuztuaren 9tik 11ra, ostiraletik igandera, Zuhatzuko festak izanen dira; abuztuaren 16tik 18ra, ostiraletik igandera, Errozko eta Satrustegiko festak, eta abuztuaren 30etik irailaren 1era, ostiraletik igandera, Ihabarko festak.
Abuztuaren 8an, osteguna, Pikuxarreko terrazan Lorena Arangoaren antzezlana izanen da; abuztuaren 25ean, igandea, Itzal Magoa izanen da Irurtzungo euskal txokoan, eta abuztuaren 29an, osteguna, La otra calleren kontzertua.