Joan zen urteko etenaren ondoren, agorrilaren 31n, larunbatarekin, izanen da.
Abuztuaren 31n, larunbata, Irurtzundik Benasquera joanen dira mendizaleak, eta Posets-Maldeta parke naturalean eguna pasa ondoren, igandean itzuliko dira. Uztailaren 28ra arte eman daiteke izena txangoan.
Uztailaren 20tik irailaren 9ra arte argazkilari altsasuarraren argazkiak ikusgai egonen dira, Etxarriko kanpineko tabernan.
Abuztuaren 29tik irailaren 1era, ostegunetik igandera, izanen dira Irañetako festak.
Abuztuaren 9tik 11ra, ostiraletik igandera, Zuhatzuko festak izanen dira; abuztuaren 16tik 18ra, ostiraletik igandera, Errozko eta Satrustegiko festak, eta abuztuaren 30etik irailaren 1era, ostiraletik igandera, Ihabarko festak.
Abuztuaren 29tik irailaren 1era Kukuerreka elkarteak antolatutako garagardo festa izanen da, Baratzekobiden.