Urriaren 4an, ostirala, Arbizuko eskola zaharra erabiltzeko oinarrizko araudiaren proposamena eztabaidatzeko batzarra eginen dute, eskola zahararen areto nagusian, 18:30ean.
Urriaren 4an, ostirala, 2024ko Bardoak taldekako bertsolari txapelketaren lehenengo finalaurreko kanporaketa jokatuko da, 18:30ean, Irurtzungo Pikuxar euskal txokoan. C multzoan eta D multzoak lehen postuan sailkatu diren taldeak ariko dira: Argako Bixiguak eta Mutilatuak. Egun berean bi saio jokatuko dira; Tafallako El Aguazon peña lehenengoa Manteleko Sobrak altsasuarrez osatutako taldea eta Baztanzopak ariko dira, eta Iruñeko Aldapa peñan Hor Gu! eta EzKrashak taldeak. Bigarren finalaurreko kanporaketak urriaren 12an izanen dira, Etxaurin, Irunberrin eta Tuteran.
Urriaren 4an, ostirala, Alejandro Palomas egilearen 'Una madre' liburuari buruz arituko dira Olaztin.
Urriaren 4an, ostirala, Lorena Arangoaren eta Patxi Larrearen 'El paraíso de los rotos' antzezlanaren emanaldia izanen da, Irurtzungo kultur etxean. Antzezlanak haien inguruarekin bat egiten ez duen bikote bati buruz hitz egiten du; oso pertsona onak dira, eta ez dute ulertzen zergatik ez duten enkajatzen. Artistek clown eta bufoia lantzen dute. Sarrerak 8 eurotan eros daitezke, Irurtzungo Udalaren webgunean eta txarteldegian.
Urriaren 4an, ostirala, 'X. Zama. Azken doinuak etxerantz' jaialdiaren aurkezpena eginen dute, Etxarri Aranazo plazan. Mirari Martiarena umoregilearen, Ane Martija abeslariaren eta Bulkada taldearen emanaldiak izanen dira.
Urriaren 13ra arte, Yolanda Arnedo dekorazio tailerraren lanak ikusgai egonen dira, Iortia kultur guneko erakusketa gelan.
Urrian Doris Vicente, Agus Lizarraga eta Luisa Aldaburu margolarien erakusketa kolektiboa ikusgai izanen da Irurtzungo Pikuxar tabernan.
Urriaren 2tik 4ra, asteazkenetik ostiralera, Palestinarekin Elkartasunak antolatutako Elkartasun Baraualdia eginen dute Altsasun. Urriaren 5ean, larunbata, Bilboko Jesusen Bihotzetik manifestazio nazioanala deitu dute (12:00etan), eta Sakanatik autobusa antolatu dute. Urriak 2 asteazkena 09:00 Baraualdiaren hasiera. 17:00 Auto karabana Sakanan barna, Foru plazatik. 19:30 Kazolada, Foru plazatik. 22:30 Dokumentalaren proiekzioa, Foru plazan. Urriak 3 osteguna 9:00 Baraudiko txanda aldaketa.18:00 Hitzaldia: Palestinar herriaren borroka, Samidounen eskutik, Foru plazan. 19:30 Elkarretaratzea, udaletxean. 22:30 Dokumentalaren proiekzioa, Foru plazan. Urriak 4 ostirala 18:00 Akanpadaren hasiera, Foru plazan. Oharra: norberak bere kanpin denda eraman. 19:30 Kontzentrazioa, udaletxean. 20:00 Bertso saioa, Foru plazan. 22:30 Dokumentalaren proiekzioa, Foru plazan. Urriak 5 larunbata Manifestazio nazioanala, Bilbon.
Urriaren 3an, 6an eta 7an, osteguna, igandea eta astelehena, Audrey Diwan zinemagilearen Emmanuelle filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunearen areto nagusian. Sinopsia: Emmanuelle galdutako plazer baten bila dabil. Hong Kongera joango da bakarrik negozio-bidaia batean, eta hiri sentsual global horretan jende ugarirekin elkartuko da. Kei ezagutuko du, baina gizonak behin eta berriz saihestuko du Emmanuelle. Saioak: Urriak 3, osteguna, 19:15ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro). Urriak 6, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian (5 euro). Urriak 7, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian.
Urriaren 3an eta 6an, osteguna eta igandea, Paula Ortiz zinemagilearen 'La virgen roja' filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur guneko areto txikian. Sinopsia: Hildegart etorkizuneko emakume bihurtzeko izan eta hezi zuen Aurorak, alaba 30eko hamarkadako pertsona adimentsuenetako bat izateraino Espainian, baita emakumeen sexualitatearen erreferenteetako bat ere. 18 urterekin, Hildegartek eta Abel Vilella ezagutu eta gizonak mundu emozional berri bat esploratzen eta amaren habia latzetik aldentzen lagunduko dio. Aurora alabaren gaineko kontrola galtzeko beldur da. 1933ko udako gau batean, ama-alabek elkarri aurre egingo diote: Hildegart Proiektuaren amaiera da. Saioak: Urriak 3, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (4,5 euro). Urriak 6, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian (5 euro).
Urriaren 4an eta 5ean, ostirala eta larunbata, Etxarri Aranazko Gure Pilota pala elkartearen partidajokatuko dira Etxarri Aranazko Euskalerriari frontoian. Gure Pilotako pilotariak asteburuan ere Iruñeko San Juanen, Oberenan, Lekunberrin eta Tenis Klubean egonen dira. Gure Pilotako partidak Urriak 4 ostirala18:00, Euskalerriari frontoia Elola - Lehr / Resano - GoñiArratibel - Barandalla / Baqueriza - LakuntzaSasiain - Baqueriza - J. Campos - Mendiburu Larraza - Gainzarain / Lazkoz - Erauskin Urriak 5 larunbata10:00, Euskalerriari frontoia Apalategi - Sanchez / Mundiñano - I. GoikoetxeaSan Martin - Aldasoro / Jaka - GastearenaAldaz - Murugarren / N. Goikoetxea - Zubiria
Urriaren 4an eta 5ean, ostirala eta larunbata, Intxostiapunta gazte gunean Billar txapelketa eginen dute, 18:00etatik aurrera, Altsasuko gazte txokoaren gazte agendaren barruan.
Urriaren 5ean, larunbata, jokatuko da Urbasako igoera, Sakana Motorsportek antolatuta. Pilotuek irailaren 23ra arte edo tokiak bukatu arte dute izena emateko epea.
Urriaren 5ean eta 6an, larunbata eta igandea, Etxarri Aranazko Feriyek ospatuko dituzte. Besteak beste, larunbatean bertako animalien feria izanen da, eta igandean 49. Mendira Joan Etorria, 20. Gazta Txapelketa eta ekoizle eta artisauen azoka. Gazte asanbladak ostiralean hasiko ditu feriak.
Azaroa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |