Igandea, urriak 13

09:30

Euskal Herriko Erdigunera Ibilaldia

Borda, Irañeta | Mendi Irteera

Urriaren 13an, igandea, Beriainen dagoen Euskal Herriko Erdigunera Ibilaldia antolatu eta antolatzen lagundu dute Iratxo Elkarteak, Sakanako Mendizaleak, Altsasuko Mendigoizaleakek, Orhi Mendi Taldeak, Euskal Mendizale Federazioak, Nafarroako Mendi eta Eskalada Federazioak, Gure Eskuk, Gu ere baik eta Irañetako Udalak. 2024an Euskal Mendizale Federazioaren mendeurrena ospatzen ari dira, eta adierazi dutenez, orain bi federazio diren arren, lehen bakarra zen. Azken urtetan elkarlanean aritzeko prozesua egin dute, eta horren emaitza Euskal Herriko Mendi Biltzarra da. Testuinguru horretan, Euskal Herriko erdigune goegrafikora mendi ibilaldia ospatzen dute. Andiako Mendilerroan, San Donato baselizatik gertu dagoen puntua da, Felix Isasa ingeniariaren arabera. Duela 20 urte oroigarri bat jarri zuten. Menditik jaitsi ondoren bazkaria eginen dute Irañetako bordan; Lakuntzako baba txikiak janen dituzte. Bazkarian parte hartzeko 620 190 277 telefonoa zenbakian eman behar da izena, urriaren 10 baino lehen. Bazkalostean, Ehun Mendietako Anaidiako pertsonei diplomen banaketa eginen dute. Euskal Herriko Erdigunera Ibilaldia Urriak 13 igandea 08:30 Irteera Senosiaingo Askatik. 09:30 Irteera Irañetako bordatik.11:30 Ekitaldia, Euskal Herriko Erdigunean. 13:30 Pintxopotea, Irañetako bordan. 14:30 Bazkaria. Ondoren, Mendietako Anaidiako pertsonei diplomen banaketa. 

Euskal Herriko Erdigunera Ibilaldia Borda

Urriaren 13an, igandea, Beriainen dagoen Euskal Herriko Erdigunera Ibilaldia antolatu eta antolatzen lagundu dute Iratxo Elkarteak, Sakanako Mendizaleak, Altsasuko Mendigoizaleakek, Orhi Mendi Taldeak, Euskal Mendizale Federazioak, Nafarroako Mendi eta Eskalada Federazioak, Gure Eskuk, Gu ere baik eta Irañetako Udalak. 2024an Euskal Mendizale Federazioaren mendeurrena ospatzen ari dira, eta adierazi dutenez, orain bi federazio diren arren, lehen bakarra zen. Azken urtetan elkarlanean aritzeko prozesua egin dute, eta horren emaitza Euskal Herriko Mendi Biltzarra da. Testuinguru horretan, Euskal Herriko erdigune goegrafikora mendi ibilaldia ospatzen dute. Andiako Mendilerroan, San Donato baselizatik gertu dagoen puntua da, Felix Isasa ingeniariaren arabera. Duela 20 urte oroigarri bat jarri zuten.

Menditik jaitsi ondoren bazkaria eginen dute Irañetako bordan; Lakuntzako baba txikiak janen dituzte. Bazkarian parte hartzeko 620 190 277 telefonoa zenbakian eman behar da izena, urriaren 10 baino lehen. Bazkalostean, Ehun Mendietako Anaidiako pertsonei diplomen banaketa eginen dute.

Euskal Herriko Erdigunera Ibilaldia

Urriak 13 igandea

08:30 Irteera Senosiaingo Askatik.
09:30 Irteera Irañetako bordatik.
11:30 Ekitaldia, Euskal Herriko Erdigunean.
13:30 Pintxopotea, Irañetako bordan.
14:30 Bazkaria. Ondoren, Mendietako Anaidiako pertsonei diplomen banaketa. 

19:00

'Marea baja' Pez Limbo konpainiaren antzezlanaren emanaldia, Sendaberri programaren barruan

Kultur Etxea, Irurtzun | Antzerkia

Urriaren 13an, igandea, 'Marea baja' Pez Limbo konpainiaren antzezlanaren emanaldia izanen da, 19:00etan, Irurtzungo kultur etxean, Sendaberri programaren barruan: "Azken aldiz errautsetatik birsortzen diren bi fenix-hegazti. Bi gizon beren suizida sena zapaltzen beren edukazioagatik. Bi aktore kezkatuta dauden plantak egiten". Emanaldia gaztelaniaz izanen da, eta sarrerak 6 eurotan eros daitezke Irurtzungo Udalaren webgunean edo kultur etxean.

'Marea baja' Pez Limbo konpainiaren antzezlanaren emanaldia, Sendaberri programaren barruan Kultur Etxea

Urriaren 13an, igandea, 'Marea baja' Pez Limbo konpainiaren antzezlanaren emanaldia izanen da, 19:00etan, Irurtzungo kultur etxean, Sendaberri programaren barruan: "Azken aldiz errautsetatik birsortzen diren bi fenix-hegazti. Bi gizon beren suizida sena zapaltzen beren edukazioagatik. Bi aktore kezkatuta dauden plantak egiten". Emanaldia gaztelaniaz izanen da, eta sarrerak 6 eurotan eros daitezke Irurtzungo Udalaren webgunean edo kultur etxean.

17:00
20:00

Yolanda Arnedo dekorazio tailerraren erakusketa

Iortia kultur guneko erakusketa gela, Altsasu | Erakusketa

Urriaren 13ra arte, Yolanda Arnedo dekorazio tailerraren lanak ikusgai egonen dira, Iortia kultur guneko erakusketa gelan.

Yolanda Arnedo dekorazio tailerraren erakusketa Iortia kultur guneko erakusketa gela

Urriaren 13ra arte, Yolanda Arnedo dekorazio tailerraren lanak ikusgai egonen dira, Iortia kultur guneko erakusketa gelan.

10:00
22:00

Erakusketa kolektiboa: Doris Vicente, Agus Lizarraga eta Luisa Aldaburu

Pikuxar, Irurtzun | Erakusketa

Urrian Doris Vicente, Agus Lizarraga eta Luisa Aldaburu margolarien erakusketa kolektiboa ikusgai izanen da Irurtzungo Pikuxar tabernan.

Erakusketa kolektiboa: Doris Vicente, Agus Lizarraga eta Luisa Aldaburu Pikuxar

Urrian Doris Vicente, Agus Lizarraga eta Luisa Aldaburu margolarien erakusketa kolektiboa ikusgai izanen da Irurtzungo Pikuxar tabernan.

20:00
22:00

XIV. Txistor Eguna

Plaza, Arbizu | Feriak

Urriaren 13an, igandea, ospatuko dute Arbizun txistorraren inguruan egiten duten azoka. Tartean Nafarroako Trikitilarien bilkura, Haizeberri Dultzaineroak eta Skana Kantuz taldea izanen dira ere. Urriaren 12an, larunbatean, aatea izanen dute arbizuarrek.

XIV. Txistor Eguna Plaza