Urriaren 25ean, ostiralean, eta hilabeteko azken ostiralero, Sexgune sexualitate aholkularitza zerbitzu doako eta konfindentziala izanen da, 17:30etik 20:30era, Altsasuko Intxostiapunta gazte gunean.
Urriaren 25ean, ostirala, Irakurkide Biak Bat elkartearen txakurrekin irakurtzeko tailerra izanen da, 18:30ean, Altsasuko liburutegian. Aurretik izena eman behar da, liburutegian.
Urriaren 25ean, ostirala, Iluntze akustikoa programaren emanaldia izanen da, Irurtzungo Iratxo elkartean. 19:00etatik aurera Imanol, Andrea, Haizea eta Enararen kontzertua izanen da.
Urriaren 25ean, ostirala, 19:00etan, lehen sorospenen inguruko ikastaroa antolatu dute Lakuntzako Pertza elkartean. Alvaro Olano eta Aitor Hernaiz izanen dira ikataroko irakasleak, eta tailerra herritar guztiendako irekia izanen da. Lakuntzako Pertzak elkartearen 60. urteurrena da aurten eta hilabetean zehar zenbait ekimen antolatu dituzte, tartean lehen sorospen irakastaroa.
Urriaren 25ean, hilabeteko azken ostiral guztietan bezala, Etxera elkarretaratzeak eginen dituzte, Irurtzunen, Arbizun, Etxarri Aranatzen eta Altsasun.
Urriaren 25ean, ostirala, Sustrai Colina eta Aitor Mendizule bertsolariekin bertso afaria izanen da, 21:00etan, Etxarri Aranazko Karrikestu elkartean. Txartelak Xapatero eta Leku Ona tabernetan edo 627 084 172 Whatsapparen bidez eros daitezke, 22 eurotan arrunta eta 15 eurotan ikasle eta langabeak; urriaren 23ra arte.
Urrian Doris Vicente, Agus Lizarraga eta Luisa Aldaburu margolarien erakusketa kolektiboa ikusgai izanen da Irurtzungo Pikuxar tabernan.
Urriaren 24an eta 27an, osteguna eta igandea, Dani de la Orden zinemagilearen Una casa en llamas filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunearen areto txikian. Sinopsia: Montse oso hunkituta dago familia guztiarekin asteburu bat pasatzear dagoelako Cadaquesen. Aspaldi dibortziatuta dago, bere bikotekide ohiak bikote berria du, seme-alabak hazi egin dira eta aspaldi ari dira bere bizitza egiten. Montseri ezerk eta inork ez dio lortuko gogoak izorratzea; denbora gehiegi dago une honen zain, denbora gehiegi amesten duela berarekin: asteburu hau bai edo bai asteburu aproposa izango da..., horretarako dena erre behar badu ere. Fitxa artistikoa: Emma Vilarasau, Enric Auquer,Maria Rodriguez Soto, Alberto San Juan, Clara Segura, Jose Pérez-Ocaña, Macarena Garcia, Flavio Marini, Noa Millan, Zoe Millan, Jose Perez Ocaña. Saioak: Urriak 24, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (4,5 euor). Urriak 27, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian (5 euro). Hizkuntza: jatorrian katalanez.
Urriaren 24an, 27an eta 28an osteguna, igandea eta astelehena, Pedro Almodobar zinemagilearen eta Julianne Moore eta Tilda Swinton protagonizatzen duten La habitación de al lado filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunearen areto nagusian. Sinopsia: Ingrid eta Martha oso lagunak izan ziren gaztetan. Biak aldizkari berean lan egiten zuten, baina Ingrid autofikzioko eleberrigile bihurtu zen eta Martha gerrako erreportari. Bizitzaren zirkunstantziek banandu egin zituzten, eta, urte askotan kontakturik izan gabe egon ondoren, berriz ere muturreko egoera batean aurkitzen dira... Saioak: Urriak 24, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro).Urriak 27, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian (aurretik, 5 euro; egunean bertan, 6 euro). Hizkuntza: gaztelania.
Urriaren 18an, ostirala, 19:30ean, mustuko dute Artebide taldeak antolatutako XIII. Arte Azoka, Altsasuko Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan. DJ Sevillanoren emanaldia izanen da mustutzean. Azaroaren 18ra arte egonen da ikusgai Sakanako artisten lanen erakusketa. Urriaren 20an, Altsasuko ferietan, kalera aterako dute azoka.
Urriaren 25ean, ostirala, euskaraz, eta 26an, larunbata, gaztelaniaz, Emakume baten borroka eta metamorfosia (Lucha y metamorfosis de una mujer) antzezlanaren emanaldia izanen da, 19:30ean Iortia kultur gunean.Edouard Lousen eleberriaren egokitzapena, amari duintasuna publikoki itzultzeko beharrezko berrelkartze hunkigarria. Eneko Sagardoy aktore bizkaitarra da protagonista, Lucía Quintana y Vito Rogado aktoreekin batera; seme baten eta haren amaren arteko elkarrizketa da antzezlanaren oinarria. Sarrerak 8 eurotan eros daitezke; gaztelaniazko saiorako oso sarrera gutxi gelditzen dira.